Herri dinamika eta instituzioak uztartu nahi ditu Sortuk

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2013ko urt. 28a, 14:16

Pasa den larunbatean amaitu zen Sorturen eratze prozesuari dagokion eztabaida. 50 lagunek parte hartu zuten batzarrean aurrera begira jorratu beharreko lehentasunezko lan ildoak eta berauek garatzeko antolakuntza ereduaz aritu zen bertan. Sozioekonomia eta presoak izan ziren eztabaidan leku gehien hartu zuten lan ildoak, eta etorkizunean lehenetsi beharrekoak ildoak hauek izan beharko liratekeela ondorioztatu zen. Bestetik herri dinamika eta lan instituzionala uztartzearen garrantziaz ere aritu ziren bertara gerturatutakoak. Otsailak 23an burutuko den Batzar Nazionala bitarte arduradunak zehazteko egitasmoari helduko dio Sortuk. Martxoan Azpeitian burutuko den herri ekitaldian arduradun hauek publiko egiteko asmoa dagoelarik.
Ezkertiar eta abertzale guztien erreferentzia bilakatu nahi du Sortuk eta eginahal horretan bere kemen eta ilusio guztia jarriko du.