Piaspe proiektu eolikoa

Gasteizen entregatu dituzte herritarrek energia berriztagarrien LPSari jarritako herri alegazioak

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko uzt. 21a, 09:47
Atzo goizean Gasteizen egin zuten elkarretarartzea.

Sañu Bizirikeko kideak, Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik ekimeneko beste kideekin batera, 4.000 alegazio inguru aurkeztu dituzte; Azpeitian bildutakoak, eta baita beste bi ekarpen tekniko ere.

Sañu Bizirik taldeko kideek, Lurraren Defentsan, Euskal Herria Bizirik ekimeneko gainontzeko eragileekin batera, elkarretaratzea egin zuten atzo goizean Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Lakua auzoan duen egoitza nagusiaren atarian. Jaurlaritzaren energia berriztagarrien inguruko LPSari azken asteetan herritarrek jarri dizkioten 4.000 alegazio entregatzeko baliatu zuten ekitaldia; horietatik 711 Azpeitian bildutakoak, eta baita beste bi ekarpen tekniko ere. Horiek denak Gasteizko Industria erregistroan sartu zituzten.

Ekimen horrekin, bukatutzat eman dute Energia Berriztagarrien LPSaren inguruan antolaturiko kanpaina. Aletxoa jarri duten herritar guztiei, eskerrak.