Biharko udalbatzarrean eztabaidatuko dute Sañu Bizirik!-ek aurkeztutako mozioaz

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko mar. 6a, 12:12

Bihar Martxoak 7 asteartea,  eztabaidatuko da udal batzarrean Sañu Bizirik!ek aurkeztutako mozioa.

Sañu Bizitik! taldeak Zestoako, Azpeitiko eta Errezilgo udaletan mozioak aurkeztu ditu, martxoko udalbatzarretan eztabaidatzeko eta onartzeko asmoz. Zestoako Udala izan zen mozioa eztabaidatu zuen aurrena, eta bihar, asteartea, Azpeitiko Udalari tokatuko zaio mozioa onartu edo ez erabakitzea.

Nahiz eta udaleko webgunean edo Sanagustinpeko tableroan biharko udalbatzarreko gai ordenik ez den ageri, Sañu Bizirik!-ek gaiaz eztabaidatuko dutela jakin ahal izan du.