101 Arrazoi egitasmoaren barruan, bigarren hitzaldia izango da ostegunean Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko ots. 12a, 15:35
101 Arrazoi egitasmoaren antolatzaileak.

101 Arrazoi egitasmoaren barruan, hitzaldia eskainiko dute Oier Etxebarriak eta Aitziber Sarobek, Krisi energetikoa eta aterabide arduratsuak izenburupean.

Krisi energetikoari eta aterabide arduratsuei buruzko hitzaldia eskainiko dute ostegunean, otsailaren 16an, Goienerreko komunitate sustatzaile den Oier Etxebarriak eta Aitziber Sarobe biologoak. 101 Arrazoi egitasmoaren barruko bigarren hitzaldia izango da Soreasun 19:00tan eskainiko dutena. Saioan, energiaren eta klima aldaketaren benetako informazioa jasotzeko aukera izango dute herritarrek.