'Mendirik gabe Euskal Herririk ez!' lelopean kontzentrazioa deitu du Sañu Bizirikek biharko

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2022ko abe. 19a, 08:23

Elkarretaratzea 18:15ean izango da Azpeitiko plazan. Mendirik gabe Euskal Herririk ez! lelopean egingo da mobilizazioa.

Datorren asteartean, abenduaren 20an, elkarretaratzea egingo dugu Azpeitiko plazan, Mendirik gabe Euskal Herririk ez! lelopean. Sañu Bizirik ez! eta Oletan ere ez! taldeek egindako eskaerei entzungor egiteaz gain, beraien gezurrak kontatzera datoz Mikel Otero eta Pello Otxandiano. Mendien suntsiketen aurka gaudela adierazteko, kontzentraziora gonbidatu nahi zaitugu.

Mendizale, abeltzain, nekazari, ehiztari... ondorengo gizaldiek mendiak ezagutu ahal izan ditzaten animatu eta parte hartu mendi suntsiketen aurkako borrokan! Lanak uste duzuna baino aurreratuago daude Pagotxetan, eta guztion parte hartzea beharrezkoa da munstro erraldoi horiek gelditzeko.

Mendietan ez! Sañu bizirik!