Piaspe proiektu eolikoa

Sañu Bizirikek herritarrak informatzeko postua jarriko du larunbatean plazan

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2022ko aza. 10a, 22:27
Sañoa gaina.

Sañoa eta Etumeta inguruetan Startkraft enpresak gauzatu nahi duen Piaspe proiektu eolikoaz informatzeko postua jarriko du taldeak, 11:30etik 14:30era bitartean.

Ardo Eguna izango da larunbatean, eta Sañu Bizirik taldeak informazio postua jarriko du plazan, herritarrak Sañoa eta Etumeta gainetan egin nahi duten proiektu eolikoaz informatuta edukitzeko. 11:30etik 14:30era izango da postua.

Proiektu horrek eragingo lituzkeen kalteak lehengoratu ezinak dira, bai ukitzen dituen udalerrietako ondare naturalei dagokienez, bai auzoetako eta inguruetako herritarrei dagokienez. Inguruan ditugun mendiak eta landa eremua ordezkaezinak dira, beraz, ezin dugu mendiak industrializa ditzaten utzi. Horregatik, bestelako eredu batzuen alde lan egin behar dugu.

Gainera, larunbatean postura inguratzen diren herritarrek sorpresatxo bat ere izango dute, baita bertako produktuez osatutako saski eder bat lortzeko aukera ere.