Piaspe proiektu eolikoa

Sañu Bizirik taldeak batzar irekia egingo du asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2022ko urr. 3a, 10:37

Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean egin nahi duten zentral eolikoaren inguruko azken berriek kezka ikaragarria sortu dute herritar askorengan. Horren harira, batzarra egingo du Sañu Bizirik taldeak asteazkenean, 20:30ean, Baigerako aretoan.

Sañu Bizirik talde sortu berriak garbi dauka Sañoa gailurraren inguruan egin nahi duten zentral eolikoak zer-nolako suntsipena eragingo duen gure ingurune naturalean eta elikatzeko behar-beharrezkoak diren lurretan. Hori dela eta, asteazkenean, urriak 5, talde antolamenduari buruzko batzar irekia egingo dugu, eta hurrengo egunetan egin nahi diren mobilizazioak zehaztuko dituzte bertan. Talde anitza eta parte hartzailea izan dadin nahi dugu, eta zentral eolikoen aurka dauden herritar guztiei batzar irekira etortzeko deia zabaldu nahi diegu.
 
Zentral eolikorik ez, ez Sañun eta ez iñun!