Sahatsak 'Lesakan zeharka' ikuskizuna taularatuko du igandean Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Sahatsa dantza taldea 2015ko eka. 30a, 15:16
Aurtengo 'Azpeitia Dantzan' ekimenaren barne, Sahatsa dantza taldeak 'Lesakan Zeharka' emanaldia eskainiko du. Azpeitiko Soreasu antzokian izango da, uztailaren 5ean, 20:00etan.\ \ LESAKAN ZEHARKA\ \ Inauteriak joan dira eta zaku zaharrak beren dantzariei mesfidati daude begira. Izan ere, egun hauetan, Fermin Deunaren jaietan murgilduta, dantzariek Lesakako kaleak zubi gaineko eta zeharkakoz zeharkatuko baitituzte eta Onin ibaiaren ertzean, beren Zubi Gainekoarekin orekari erronka egingo diote.\ \ Lesaka utzi ostean, Arantzako eta Baztango lurretako soka dantza eta dantza jolasek aurre hartuko diote makil joko eta bukaerako erromeriari.