trapu zaharrak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ramon Etxezarreta |
2011ko urr. 18a, 11:10

Luma lasterrekoa. Bake konferentziaz, hau amaitu orduko, Argiaren eskariz idatzia.

TRAPU ZAHARRAK

         Lotsa pasatu dut joan den astean, lotsa handia. Urte luzetan bizi izan naiz bizimodu makur ezkutukoa egitera behartua, biharamunik ezagutuko ez nuen beldurrez, nire euskaltasun ukatua nola edo hala itoaz. Lotsa pasatu dut, luzaroan nirea esplikatzerik, ustez saiatu arren, lortu ez dudalako. Lotsa, hori hiru ordutan zehar hiruna minutuz hitz eginez egin zitekeela jakin dudanean.

         Pena hartu dut, pena handia, niri ulertu ezin izan didatena nazioarteko izen ospetsuei ulertzeko erraztasuna agertu dutelako, gorbata haientzat lotu dutelako. Ez nau harritu oraindainokoan beren bizitza eta beren adiskideenak hurkoarenak baino gehiago balio zuela, edo hurkoarenak balio zipitzik ez zuela, uste izan dutenengandik.

         Amorrua sentitu dut euskal herritar askoren artean oraindik ez dudalako sentitzen igaro dugun guztiaren kontzientzia orokorrik. Amorrua dut, nahiz eta krimenetan partu hartu ez duten, gizarte zintzo batek partekatu beharko lukeen lotsak ez dituelako oraindik harrapatu. Amorrua,  inor, inor asko, inoren izenean, bakeak bizitza itzuliko ez dienen izenean, arduragabeki barkatzeko prest agertzen delako.

         Poz eman dit jarduera armatuaren behin betiko amaiera eskatu dutelako, ETAri berea konpontzeko eta politikatik kanpo gelditzea eskatu dietelako.

Ezinbesteko aurrerapausoa izango zen hau. Ez dakit hain ezinbestekoa zen ezker abertzaleak euskal gizarteari umiliazio hau pasaraztea. Zeremonia guzti hau exijitzea, guztioi “inor ez hil, ez bortxatu” soil bat behar dela erabakitzeko eta beste guztien arauetan, guztientzako arau berdinetan, aritzeko prest dagoela esateko eszenategia prestatzeko.

Agian ari da ordua iristen gutako bakoitzak bere buruaren erantzukizuna izango duena, hori bai ezinbestekoa dela. Nik nire egiten ditut nire esanak eta eginak eta hauen erantzukizun guztiak. Prestaketetan ari naiz memoriaren parentesi tarteetan bizitzen hasteko, kanpoaldeko leihoko kakoan eskegiz neure trapu zaharrak, gorrotoari besarkatu gabeko ardura eta erantzukizuna.

 

Bidali:  

Erantzunak

Jonmi | 2011-10-18 : 17:10

Eta batez ere amorrua, ETAren amaiera zuek nahi ez bezala izango delako. Zer dio Odonek? Pasatu al zaio kasketa? BILDUren garaipenak Donostian, mejora haundirik ez zizun egingo...

gaztie | 2011-10-20 : 16:10

Harrigarria batzuei zerk ematen dieten lotsa eta zerk "humilarazten" dituzten. Euskal Herrian pakerantz eman beharreko pausoak argiak dira, zer esan dezake zure alderdiak munduko beste herrialdeetan dituen gerra interesen inguruan? Pauso berberen zain egon behar dugu euskaldunok hau konpontzeko?
Sahara ostikoz jo eta Morokoko erregeari ipurdia mihizten zabiltzate (GAdafi bezala, komendi ez den arte) egoeraz aprobetxatu eta armak salduz gainera, Afganistaneko bizi egoera eta umeen bizi itxaropena batizbat goitik behera suntsitu duzue, OTANen sartzea erabaki zenutenetik interes ekonomikoan oinarritutako gerretan parte hartzen duzue zibilen bizia errespetatu gabe, botere ekonomikoaren subdito izanak korporazio handien eta kapitalismoaren expolio, esplotazio eta inanizioz hiltzen direnen erantzule zuzenak zarete.
Eskuak inor baino zikinago dituzue, demokratak....

gaztie | 2011-10-20 : 16:10

Beste amaiera hobe bat okurritu zait, jeje!!!
Zuen kondenek pausorik gabe inoiz ez dute ezertarako balio izan, beste askoren pausoak kondenarik gabe, asko.

IrekiAteak | 2011-10-28 : 09:10

Gaztie, asko gustatu zait zure bigarren amaiera. Egi biribila, bai horixe.
Ramon, zuk eta zure alderdiko kideok trapuak oso zikin dituzue, eta gainera esango nuke zuen trapuko mantxak oso oso lotsagarriak direla. Zuen alderdia gobernatzen egon denean 5.000 lagun torturatuak izan dira (bi adibide: Igor Portu oso larri eraman zuten erietxera, Beatriz Etxeberria makila batekin bortxatu zuten..) Zuek hori guztia agindu, finantzatu, ezkutatu eta ukatu egin duzue eta horrez oso egoera txarrean uzten zaituzte. ETAk egin duen guztia errekonozitu du (akats izugarriak barne:Hipercor) eta zuek estatuko kloaketan arratoiak bezela mugitu zarete, ezkutuan eta zikin.
Estatu demokratiko bat ordezkatzen duenak arau eta legeak bete behar ditu eta zuek ez duzue hori egin, zuek gerra baten bezala portatu zarete. Demokratak bazinate, demokrata bezala portatuko zinateke baina azken 30 urteotan Espainiaren kolonia "a sangre y fuego" defendatu duzue. Beste batzuek euskal herriaren askatasuna ere alaxe defendatu dute. Denborak gauza asko azaleratuko ditu, Euskal Askapen Mugimenduaren trapu guztiak airean daude baina aurki zuenak aterako ditugu eta lotsaren lotsaz abestruzarena eginez amaituko duzue.
Agur, bagoaz independentziara.

Eli | 2011-11-02 : 15:11

Eta azkenengo gauztaxo bat..errealistak izan gaitezen, eta pentsatu pixkat, EuskalHerria eta autodeterminazioari buruz...Euskal Herria ez da Azpaitia eta Azkoitia bakarrik, Euskal Herria, Balmaseda da, Euskal Herria Irun, Eibar, Ermua, Portugaklete eta abar dira, Euskal Herriaren mapa politikio oso oso anitza da...eta benetan pentsatzen dezute, hipotetikoki erabakia artzea posible izanez gero, independentzia irtengo duela? benetan?? bueno,, ikusiko da denborarekin...hori bai, ez dago inungo hilketarik hori justifikatzen duenik, hori ezta animaliak ere...

Eli | 2011-11-02 : 15:11

Independentziara?? irten pixker urola bailaratik mesedez...ETAK akats ikaragarriak errekonozitu ditu, Hipercor tarte...baina bueno eta beste 800da piku hilketak??? eta amenazatu, eta sekuestartu?? faborez...eta Ramon bezela, urte pilatan beldurrez bizi izan den jendea????? 5000 lagun torturatu...830 hildako...en fin, oain historiye zuen alde idatziko dezute ezta?? Entzun hainbeste urtetako hlketa eta abarrek, badakizu zertako baliyo izen debe???? EZERTAKO, BAINO EZERTAKO, famili pila bat puskatzeko, hortako baliyo izen debe...gehienez autodeterminaziyue lortukoa, baino independentziye??? aber mutikoa irteteko urola bailaratik...lenguen hiru fenomeno hoiek notiziye eman zebenien, negar ein nuen, bai negar, oso berandu iristea eta...ta oain ze, eskerrak emanber al dizkiyou...faborez!!!
Animo Ramon, eta behintzat zure bezelako pertsonak hobe bizitzeko baliyo baldin badu, poztuko nintzateke...besarkada haundi bat!

gaztie | 2011-11-10 : 15:11

eli, zure ideien zurrunbilotik ideia nagusiak ateratzen saiatuko naiz, ez baitu loturarik ez guk esanikoarekin ezta textuak berak ere.
Historia botereak idatziko du, gu sentitutakoa adierazten saiatuko gara. Baina hau ez da gakoa.
Herri honetan biolentziaren zilegitasunaren monopolioa izan da estatuaren aldetik, IrekiAteak-ek ondo esan bezala. Alde batekoak onartuak, publikoak, kriminalizatuak eta zuk esan bezala akatsak errekonozituak diren artean besteak ezkutatuak, pribatuak, inpuneak eta errekonozitu gabeak izan dira.
Batzuen hildakoen senideek oroigarri, indemnizazio eta errekonozimendu sozial guztiak jasotzen dituzten bitartean besteen oroimen egunak kriminalizatuak izan dira, senide jipoituak eta biktimak, orokorki, ahaztuak (helburu gisa, herriak ez ditu ahazten).
Onartezina da batzuk gartzeletan usteltzen ari diren bitartean politika egiteagatik eskuak odolez bustita dituztenak demokraziara salto egiteko eman beharreko pausoak adierazten ikustea.
Indepentziarako bidean ez dakit zer pasako den, lehenengo pausoa aske izateko aukera izatea behintzat. Zure aurreikuspenek ez dute ezertarako ere balio, herriak hitz egiterik ez badu.
Independentzia justifikatzen duen hilketarik ez badago, ezta estatuaren batasuna justifikatzen duenik ere. Hasi gaitezen guztia kontatzen.
http://www.gara.net/azkenak/10/300171/eu/Euskal...
Batzuk hildakoen morboa behar izaten dutelako arrazoiak justifikatzeko, guztiok ditugu geure "martir"ak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu