JAKIN JAKIN …

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta 2011ko eka. 4a, 00:06

EL DIARIO VASCO egunkarian argitaratua ekainaren 3an

 

JAKIN JAKIN …

 

            Akademiarik gabe umezurtz sentitzen ikasi genuen. Nagusi egin, eta bihurrikerian nerabeari gurasoak adina enbarazu egiten digute. Egun hazietan akademia guztiak desegitearen aldeko danbarradak botatzen ditugu, arrazoi guztiz oinarrituekin.

            Historiaren Akademia atera zaigu azken oldean, 1738an “Espainia, zikintzen duten alegietatik atera eta probetxuzkoago diruditen berriez argitzeko" osatua. Hiztegi biografikoa burutu eta argitara eman du eginkizun hain jator horretan. Jatorren eginkizun gehienak bezala gu guztion dirutik ordaindu dugu ahalegina. Eta jator jator, zenbat okitzen nauten jatorrek!, esan digute Franco ez zela diktadorea, makiak terroristak zirela, gerratea liberazio gerra eta gurutzada izan zela eta… egungo zenbait bidegabekeriak zilegitasun historikoa duela adierazten saiatzen diren ederkeria ugari.

            Jator jator, gure alkategai bat atera da Donostia, gaurko San Sebastian, orain berrogei urte herri euskalduna zela eta hori errekuperatu nahi duela esanaz, gauza ondo eginez belaunaldi batean euskaldunduko dela gainera. Mirari zain, ez diot nik etorkizunezkoa ukatuko, baina zilegi bekit iraganekoaren zalantza. Esango nuke gisako piko gozoa bota duena akademia bat balitz, edo abertzalea ez den politiko edo ordezkaria, irakinaren borbolentzako txikiaren hamarrena litzatekeela munduaren bola.

            Esanak harritu nau, entzun eta trasnkribatu izanak, harritu baino kezkatu. Sasoien zoroak zenbaitzuekiko akritikotasuna eskatzen duenez bete egingo dut araua, badakite enteratu garela. Marka inori apuntatu beldurrez gabiltza, biltze lanetan.