Bertsoek berotu dute Orkatz

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2022ko eka. 18a, 10:21
Orkatz leporaino bete zen atzoko bertso saioarekin.

Herritar ugari izan ziren atzo Maialen Lujanbiok, Amets Arzallusek, Maddalen Arzallusek eta Andoni Egañak eskaini zuten bertso saioan. Gaur jarraituko dute kultur elkartearen 29. urteurreneko egitarauarekin.

Orkatz kultur elkartea goraino bete zen atzo gauean Maialen Lujanbiok, Amets Arzallusek, Maddalen Arzallusek eta Andoni Egañak eskaini zuten bertso saioarekin. Hego-haizeak temperatura bezainbeste berotu zuten bertsolariek giroa; bertso sorta ederrak eta irribarre ugari utzi zituzten, Ane Iriondo zutela gai-jartzaile lanetan.

Gaur izango dira kultur elkartearen 29. urteurreneko azken ekintzak. 11:00etan, pala txapelketaren finalak jokatuko dituzte Frontoi Txiki pilotalekuan. 14:00etan, berriz, bazkaria egingo dute Sanagustin kulturgunean, eta gauean, Leherkaitz eta Selektah Stepi taldeen kontzertuak izango dira Orkatzen, 22:30etan hasita.