Reggae eta dancehall doinuak eta pausoak, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2021ko eka. 13a, 15:22

Atzokoa egun borobila izan zen Orkatz kultur elkartearen 28. urtemugan murgildu ziren herritarrentzat; izan ere, goizean, Raquel Koromak gidatuta dancehall ikastaroa egin zuten hainbat lagunek Dinamoa sormen gunean. Arratsaldean, berriz, reggae eta dancehall doinuak eraman zituen Tolosako Nikotina taldeak Sanagustin kulturguneko agertokira. Emanaldi horretan ere parte hartu zuen Raquel Koromak, baita beste hainbat dantzarik ere.