Sortzaileen erakusketarako lanak aurkezteko epea luzatu egin du Orkatzek

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2021ko mai. 28a, 09:49

Sortzaileen erakusketarako lanak aurkezteko epea luzatu dugu, zuek lanak aurkezteko tarte gehiago izan dezazuen, eta oraindik animatu ez zaretenok beste aukera bat izan dezazuen!

Ekainaren 7an amaituko da epe berria.

Gogoratu gaia: Utzi leiho bat zabalik.

Formatu ezberdinetako sormen lanak izango dira ikusgai erakusketa herrikoi honetan. Animatu zurea aurkeztera!