Eskerrik asko, guztioi

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2020ko eka. 30a, 11:41

Testu honen bidez, Orkatz kultur elkartea osatzen dugun kide guztion partetik eskerrak helarazi nahi genizkieke garaiotan bizi dugun egoera berezi honetan elkartearen 27. urteurrena posible izaten lagundu diguten guztiei.
Hasteko ta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Sanagustin kulturguneari eta bertako taldeari, urteurren ekitaldiak egiteko aretoa eskaini izanagatik eta beharra izan dugun guztian laguntza eskaintzeagatik. Beraiei esker errazagoa egin zaigu osasun neurri berezi guztiak kontuan izanda, kultur ekitaldiak aurrera eraman ahal izatea.

Baita ere eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldiak eskaini dituzten norbanako eta talde guztiei. Izan ere, azken egunera arte nolako ekitaldiak izango ziren jakin gabe ere, prestutasun eta laguntza guztia eskaini digute.
Eta azkenik eskerrak eman, garai zail hauetan ere, Orkatzi beren babesa eskaini dioten eta ekitaldietan modu eredugarrian parte hartu duten herritar guztiei. Beraiek gabe ez zen posible izango horrelako ekintzak aurrera eraman ahal izatea, beste urte batez.

Beraz, urteurren ekitaldi guztien balorazio oso positiboa egiten dugu, eta indarberrituta atera gara, aurrerantzean ere herritarrei kultur eskaintza aberatsa eta zabala eskaintzen jarraitzeko.