Zer da zuretzat Orkatz?

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mai. 4a, 11:30
'Herriko tabernen auzia' martxan da berriro. Azken asteetan, herriko tabernen eta elkarteen kontuen enbargoa exekutatu dute, tartean Orkatz kultur elkartearena.\ \ Zentzurik gabeko auzia. Onartzen ez dugun auzia. Eta horren aurrean elkartasun ekimen bat proposatzera gatoz:\ \ Zer da zuretzat Orkatz? \ \ - Hartu post-it bat eta idatzi bizipen bat, balio bat, irakaspen bat...\ - Itsatsi zure mezua Orkatzeko leihoan, maiatzaren 7an, ostegunean.\ - Grabatu prozesua eta igo sareetara #HerrikoakHerriarenak edo #OrkatzLibre traolak erabilita edo bidali zure ekarpena 'orkatzke@gmail.com' helbidera.\ \ Orkatz kultur elkartetik argi adierazi nahi dugu lanean jarraituko dugula, Orkatz ez dela taberna huts bat, eta zuekin batera, Azpeitia eta Euskal Herria egiten jarraituko dugula.\ \ Herrikoak herriarenak dira!