Zer da zuretzat Orkatz?

Erabiltzailearen aurpegia da hau Orkatz Kultur Elkartea | Politika
2020ko mai. 4a, 11:30

'Herriko tabernen auzia' martxan da berriro. Azken asteetan, herriko tabernen eta elkarteen kontuen enbargoa exekutatu dute, tartean Orkatz kultur elkartearena.

Zentzurik gabeko auzia. Onartzen ez dugun auzia. Eta horren aurrean elkartasun ekimen bat proposatzera gatoz:

Zer da zuretzat Orkatz?

- Hartu post-it bat eta idatzi bizipen bat, balio bat, irakaspen bat...
- Itsatsi zure mezua Orkatzeko leihoan, maiatzaren 7an, ostegunean.
- Grabatu prozesua eta igo sareetara #HerrikoakHerriarenak edo #OrkatzLibre traolak erabilita edo bidali zure ekarpena 'orkatzke@gmail.com' helbidera.

Orkatz kultur elkartetik argi adierazi nahi dugu lanean jarraituko dugula, Orkatz ez dela taberna huts bat, eta zuekin batera, Azpeitia eta Euskal Herria egiten jarraituko dugula.

Herrikoak herriarenak dira!

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu