Orkatzeko otarreak badu zenbaki sariduna

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 7a, 15:17
Orkatz kultur elkarteak otarre baten zozketa egin zuen joan zen urtarrilaren 4an, eta zenbaki sarituaren jabeak astebeteko epea du saria jasotzeko. 304 da saritutako zenbakia, eta haren jabeak ostiralera arte izango du sariaz jabetzeko parada. Gainerakoan, ordezko zenbakiaren txanda zabalduko da: 123 da ordezko zenbakia. Zenbakiak Orkatzen banatu dituzten eskuko egutegietan ikus daitezke.