Bertso saioa izan zen atzo Orkatzen, elkartearen 26. urtemuga dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2019ko eka. 15a, 14:00

Atzo, ostirala, Orkatz kultur elkartearen 26. urtemugako ekitaldiek jarraipena izan zuten, eta bertso saioa eskaini zuten Amets Arzallusek, Nerea Ibarzabalek, Jexux Mari Irazuk eta Jon Maiak Orkatzen. 22:00ak inguruan hasi zen bertso saioa, eta hainbat herritar gerturatu zen Orkatzera bertsoak entzutera. Gaur, zapatua, amaituko dira elkartearen 26. urtemugako ekitaldiak; Txalainak eta Ziribulo Sound taldeak igoko dira Orkatzeko agertokira, 22:00etatik aurrera.

Hona hemen atzoko bertso saioko argazki bilduma: