Tupper Ordorikaren eta Tony Rocketen kontzertuak izan ziren atzo Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2019ko eka. 14a, 16:57

Atzo, osteguna, bi kontzertu izan ziren Orkatzen, elkartearen 26. urtemugako ekitaldien baitan. Tupper Ordorika eta Tony Rocket taldeen kontzertuak entzuteko aukera izan zen Orkatz tabernan, eta dozenaka lagun elkartu ziren bertan.

Gaur, ostirala, urtemugako ekitaldiekin jarraituko dute; bertso saioa eskainiko dute Amets Arzallusek, Nerea Ibarzabalek, Jexux Mari Irazuk eta Jon Maiak, 22:00etan hasita. Zapatuan, Txalainak eta Ziribulo Sound taldeak igoko dira Orkatzeko agertokira, 22:00etatik aurrera, eta bi kontzertu horiekin amaituko dira kultur elkartearen 26. urteurreneko ekitaldiak.

Hona hemen, atzoko kontzertuetako argazki batzuk: