Umorea eta algarak izan dira protagonistak Orkatzeko Sortzaile Gauean

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2018ko abe. 31a, 15:05

Joan zen ostiralean, hilak 29, Sortzaile Gaua izan zen Orkatz kultur elkartean, eta dozenaka lagun animatu zen emanaldira. Iagomagoren, Ekain Txouren eta Gillermo Seurolaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten Orkatzen elkartu zirenek. Horrez gain, Ekain Ibargurenek hezurmamitutako Tuper Ordorika ere igo zen Orkatzeko oholtzara, eta algaraka jarri zituen ikuskizunera bertaratutako herritarrak. Magiak eta umoreak bat egin zuten ostiraleko Sortzaile Gauean. Honako hauek emanaldian zehar hartutako irudiak dira.