Orkatz kultur elkartearen 25 urteak ospatzeko festa, bideoan jasota

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2018ko eka. 19a, 15:28

Aurten bete du mende laurdena Orkatz kultur elkarteak, eta 25 urte horiek ospatzeko denetariko ekintzak izan ziren joan zen astean. Kultur adierazpide ezberdinetatik tiraka, hitzaldiak, kontzertuak, herri kirolak edota magia ikuskizunez gozatzeko aukera izan zen Orkatzen bertan, Sanagustin kulturgunean nahiz plazan jarritako karpan. Urteurren festaren laburpen bideoa da honako hau.