Orkatzen 25 urteen errepasoa egiteko Mannequin Challengea grabatuko dute zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2018ko mai. 8a, 16:13
Asko izan dira 25 urte hauetan Orkatz kultur elkarteari ekarpena egin dioten norbanako eta eragileak, eta, era berean, asko eta asko dira modu batera edo bestera Orkatz bidelagun izan dutenak. Hamaika pasadizo bizi izan ditugu bertan. Orkazeko paretek hitz egingo balute...\ \ 25. urteurrenaren bueltan, denbora horretan bizitako guzti hori laburbilduko duen bideo bat egin nahi dugu, Mannequin Challengea aitzaki hartuta. Bideoaren helburua Orkatzeko egoera desberdinak islatzea eta Orkatzi babesa erakustea izango da. Grabaketa zapatuan, maiatzaren 12an, izango da, 12:00etan, Orkatzen bertan. Prestaketa lanak egin bitartean, Ekaintxou ibiliko da giroa animatzen. Herritar guztioi Mannequin Challengean parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. \ \ Hona hemen Zaldibarren egin zuten Mannequin Challengea adibide moduan: https://www.youtube.com/watch?v=ZAZOw-AlKAw