Unidad Alavesak eta McOnakek kontzertuak eskainiko dituzte gaur Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2018ko mar. 2a, 15:16

Orkatz kultur elkartearen 25. urteurrenaren harira antolatutako ekintzak aurrera doaz. Gaur, ostirala, bi talderen zuzenekoetaz gozatzeko aukera izango dute Orkatzera bertaratzen direnek. Izan ere, Unidad Alavesa eta McOnak taldeak izango dira oholtzan, ostiral gaua girotzen. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da.