Aizarnazabalera joan ziren Orkatz-Korrale Mus Txapelketako txapelak

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2018ko urt. 10a, 09:13

Joan zen zapatuan, urtarrilak 6, jokatu zuten hainbat lagunek Orkatz-Korrale Mus Txapelketa bi taberna horietan. Guztira, 54 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Aizarnazabalera joan ziren txapelak. Bigarren sailkatuak, berriz, azpeitiarrak izan ziren.

Irabazleek txapelak eta 500 euro jaso zituzten; azpitxapeldunek, 250 euro eta ardo kaxa; eta hirugarren sailkatuek 100 euro eta afaria. Gainera, parte-hartzaile guztien artean arkumea eta kaba zozkatu zituzten txapelketaren antolatzaileek.