Saninazioak 2016

Saninazioetan kontzertuak izango dira Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2016ko uzt. 29a, 15:31

Uztailaren 31n Glaukomako Juantxoren eskutik Ziribulio Soundek girotuko du Orkatz. Abuztuaren 1ean, aldiz, Xabi Solano, Pini, Dz eta Patxiku Ripiau igoko dira oholtzara, 23:30etik aurrera. 

Saninazioak direla-eta, kontzertuak antolatu ditu Orkatz Kultur Elkarteak uztailaren 31 eta abuztuaren 1erako. Uztailaren 31n, igandea, gauerditik aurrera Ziribulio Sound-en txanda izango da, Glaukoma taldeko Juantxoren eta haren lagunen eskutik.

Abuztuaren 1ean, aldiz, Esne Beltza Sound Systemen igoko da oholtzara, eta Dz, Pini ahotsa eta Xabi Solanoz gain Joxe Ripiau taldeko Patxiku Ripiau ere izango da Orkatzen. Etzakit, Joxe Ripiau eta Esne Beltzaren hainbat eta hainbat kantu abestuko dituzte 23:30etik aurrera, giro paregabea jarriz. 

Festak gainean diren honetan, baina, ezin dugu ahaztu orain dela bi urte jaso genuen berria: Orkatz konfiskatzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, Herriko Tabernen auziaren baitan. Orkatz libre eta zabalik nahi genuela ozen esan genuen orduan, eta orain, bi urte beranduago, zabalik jarraitzen du; horren adibide dira antolatutako kontzertuak. Libre jarraitu nahi dugu, ordea. Horregatik, aurrerantzean ere mezu hori zabaltzen jarraituko dugu, Orkatz libre eta zabalik nahi dugulako. 

Festa bai, borroka ere bai.