2015eko egutegi solidarioa, animalien alde

Erabiltzailearen aurpegia
2015eko egutegiaren irudi batzuk ekarri ditugu hona.

Oinatz Elkarte Animalistan etengabe ari gara animaliei laguntzeko moduak pentsatzen. Eta urtea amaitzen ari zaigun honetan, zer hobeago 2015erako egutegi polit bat baino?

Animalien argazki ederrez osatua dago eta bakoitzak gogoeta bat dakar; larruz egindako osagarririk ez erosteko esaten digu azeriak; pitbull txakurrek, ez zirela borrokatzeko jaio; zelaian lasai-lasai ageri zaizkigu zezenak, zezen-plazako sufrimendutik urrun; tigreak zirkoetara ez joateko eskatzen digu, beretzat ez baita dibertigarria.


Etxerako, oparitzeko... Eskatu zure egutegia! 10 euroren truke, animalien alde lanean jarraitzeko bultzadatxoa emango diguzu.

Urte osoan, animaliak gogoan ditugulako!

Egutegia eskatzeko, bidali mezu bat oinatzanimalista@gmail.com helbidera eta jarri gurekin harremanetan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide