Gabon hauetan animaliarik ez erosi, ez oparitu... adoptatu!

Erabiltzailearen aurpegia Oinatz Elkarte Animalista 2014ko abe. 9a, 16:21
Kanpainaren kartela.

Gabonak gerturatzen ari zaizkigu eta ehunka etxetara Olentzerok txakurtxo edo katakume bat ekarriko du. Baina horietako askok, uda heltzerako, kalean edo txakurtegietan bukatuko dute. Espainiar Estatuan 200.000 animalia inguru abandonatzen dira urtero. Eta gehienek ez dute bigarren aukerarik izango.

Animalia bat etxera ekartzea erabaki garrantzitsua da eta ondo pentsatu beharrekoa. Eta aukera zuzena, adopzioa da. Ez hartu parte animalien salerosketaren negozio krudelean!

Hitzaldia

Gai honen inguruan hitzaldia prestatu dugu datorren abenduaren 11rako, Sindikatu Zaharrean, 19:30ean. Bertan, Bubastis elkartetik etorriko diren hizlariek gaia landuko dute, eta animaliarik adoptatzeko interesa duen edonori zalantzak argitzen saiatuko gara.

Informazio mahaia

Bestalde, abenduaren 13an informazio mahaia jarriko dugu plazan, goizean 11:00etatik aurrera eta arratsaldean 17:00etatik aurrera. Bertan, gainera, Gipuzkoako elkarte eta babeslekuek adopzioan dauzkaten hainbat animaliaren inguruko informazioa egongo da.

Gabon hauetan, ez oparitu animaliarik. Ez dira gauzak. Ez dira produktuak. Ez dira jostailuak!