Unai Iparragirrek Euskadi Fundazioa talde profesionalarekin sinatu du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Eneritz Albizu Lizaso | Kirolak
2013ko urt. 29a, 17:40

Miguel Madariagak zuzenduriko talde kontinentalean korrituko du azpeitiar txirrindulariak datorren denboraldia. Urtebeteko kontratua sinatu du gaur eta World Tour mailako Cinturon de Mallorca itzulian lehiatuko da estreinakoz profesionalekin, otsailaren 3tik 6ra.

Unai Iparragirre Txipa-k egin du profesionaletarako jauzia. Azpeitiarrak Euskadi Fundazioa taldearekin sinatu du eta laster ekingo dio maila berriko ibilbideari. Miguel Madariagak zuzenduriko talde kontinentalean korrituko du Iparragirrek datorren denboraldia. Urtebeteko kontratua sinatu du gaur eta World Tour mailako Cinturon de Mallorca itzulian lehiatuko da estreinakoz profesionalekin, otsailaren 3tik 6ra.

Txirrindulariak dioenez, Madariagaren deiak "sekulako ilusioa" egin zion eta aurtengo helburua "ahalik eta azkarren profesionalen mailara egokitzea eta esprint batzuetan maila ona erakustea" izango da. "Urte guzti hauetako esfortzuaren ondoren, merezi dudan aukera eman didatela sentitzen dut, eta gogor egingo dut lan aukera hori aprobetxatzeko", dio azpeitiarrak.

Bihar, urtarrilaren 30ean, goizeko 11:00etan izango da taldearen aurkezpena, Derion. Azpeitiarrarekin batera, beste hiru gipuzkoar, bost bizkaitar eta arabar batek osatuko dute 2013 denboraldiko Euskadi Fundazioa taldea.

Txipa-k sei urtez korritu du afizionatuen mailan, Belca eta Bidelan-Kirolgi taldeetan, eta azken lau denboraldietan zazpi garaipen erdietsi ditu, errepideko modalitatean. Horrez gain, azken urteetan pistan ere aritu da, Jira Bira Track taldearekin; hasi den urtean, garailea izan da Pistako Neguko Sarian eta Pistako Gipuzkoako Txapelketan.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xuban Peña Bereziartua | 2013-01-29 : 23:49

Zorionak Txipaa!!! Lana einda allatzek sariye, oin ordie doble lan inber. Animo ta zakaaa!!!

JoxeMari | 2013-01-30 : 20:07

Zorioooonak lan askon ondorengo sariye alla zak!!! baita esateko, ezta mallorkako itzuliye, challenge bat da mallorkako lasterketa hau, ta ezta pro tour mailako karrera bat

gazte82 | 2013-01-30 : 21:49

zorionakkkkk,ona aiz!! da munduko suerteik onena euretzako!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu