Matadeiko datozen jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia da hau matadeixe |
2009ko ira. 15a, 16:09

BEBARRUKO JARDUNEK

· URRIAK 27 22:30tan: CAVE (chicago AEB)

· AZAROAK 7 20:00tan ALOTZ artista azkoitiarraren marrazkien erakusketaren aurkezpena. Bebarruko Jardunetan zehar egongo da ikusgai.

· AZAROAK 3, 4, 5, 10 eta 11, 21:30tan: SHOAH "Claude Lanzmann" Holokaustoari buruzko dokumentalak.

· AZAROAK 13 20:00tan solasaldia: SHOAH zikloaren barruan AMICAL MAUTHAUSEN (Cat) taldeko Rosa Toran-ekin solasaldia.

· AZAROAK 14 22:30tan: CALIGULA (Eus)+ EL DESVAN DEL MACHO (Eus)

· AZAROAK 27 22:30tan: QA´A (Cat) + IBON RG (Eus)

 

 

 

                                                               SHOAH

Produkzio urtea:1985

Herria: Frantzia

Zuzendaria: Claude Lanzmann

Gidoia: Claude Lanzmann

Argazkia: Dominique Chapuis, Jimmy Glasberg, William Lubtchansky

Iraupena: 544min.

Generoa: Dokumentala

 

  • azaroak 3, 4, 5, 10 eta 11, 21:30tan SHOAH dokumental zikloa.
  • azaroak 13 20:00tan: SHOAH zikloaren barruan AMICAL MAUTHAUSEN taldeko Rosa Toran-ekin solasaldia.

Ez da batere erraza SHOAH-z hitz egitea. Filmeak majia du, eta majia ezin da esplikatu.

Gerra ondoren, makina bat testigantza irakurri ditugu “Guetto”-ei eta exterminio zelaie buruz, eta ikaratuta geratu gara. Baina, Claude Lanzmann-en filme bikain hau ikusi ondoren, benetan konturatuko gara, ez genekiela ezer. Ezagutza guztia izan arren, filmean azaltzen zaizkigun ikaratzeko moduko bizipenez, ez genekiela ezer.

Lehendabiziko aldiz, gure buruan, bihotzean eta haragian bizi ditzazkegu, geure egin arte. Ez da fikzio hutsa, ezta dokumental hertsia ere. SHOAH-n, gertatutakoa, baliabide ugariz azaltzen zaigu: lekuak, ahotsak, aurpegiak. Zuzendariaren artea izan da, lekuak berpiztea hitzen bidez, eta hitzez adierazi ezin direnak, aurpegien bidez.

Esango nuke, montaje honek, ez daukala orden kronologikorik, gehiago dela, eraikuntza poetiko bat. Inoiz ez nuen imajinatuko hain lotura hestua lortzea ikararen eta edertasunaren artean. Jakina, bigarrenak ezin du lehenengoa ezkutatu, ez da estetika faltagatik, baizik eta ikara, edertasunen bidez, hain argi eta zorrotz azaltzen du, esan genezakeela maisulan baten aurrean gaudela. Maisulan bat, bere erarik gordinenean.

Simone de Beauvoir

 

SHOAH (hebreoz, exterminio), Claude Lanzmann zuzendari frantsesaren filme dokumentala da, 1985ean estrenatua, eta bederatziren bat orduko iraupena duena. Hitzezko historia dokumentala da, herrialde desberdinetan grabatua, hamar urtetan zehar. Bigarren gerra mundialean, juduen komunitateko exterminioko biktimen, lekukoen, eta borreroen

testigantzak jasotzen ditu, lehenengo pertsonan.  Dokumentaleko gonbidatu bakoitzak holokaustoarekin lotutako bere bizipenak kontatzen dizkigu.

CLAUDE LANZMANN, idazle eta kazetari paristarra, 1925ean jaio zen. 70. hamarkadan

zineman aritzea erabaki zuen, eta filme hau egiten hasi zen. Berak ukatu egiten du dokumentala denik:”filme bikaina da eta bakarra bere generoan”.

Bigarren gerra mundialean erresistentziako partaide izan zelako kondekoratua. Lanzmann-ek

erabaki du, historia hori bizirik irautea dokumentu berezi eta ikaragarri honetan.

“Film luze hau prestatzen ari nintzela, hildakoen artean bizi nintzen sentsazioa izan nuen. Heriotzaren erresumak irabazia zuen. Lekukoren bat bizirik aurkitzen nuenean, errautsetatik ateratzen nuen irudipena nuen. SHOAH-k azken unearen filmea da, gas-kamarako heriotzaren gogortasunarena, herri baten garbiketaren lekuko bakarrenena. Oso gutxitan esaten dute ni, gu erabiltzen dute.  Inork ez du kontatzen nolatan atera ziren bizirik, edota, irtenda gero, nolako bizitza izan zuten. Horrek ez du garrantzirik, ez nien galdetu”.

 

  “SHOAH era batean, hildakoak berpiztea da. Ez berriz bizitzeko, berriro bigarren aldiz hiltzeko baizik. Bakarrik ez hiltzeko, beraiekin gu ere hiltzeko. Hori da Shoah”.

“Ni ere, gerataeren garai horretakoa izan nintzen. Nire garaian pasatu zen. 1940an hamabost urte nituen. Desterratua izan,edo Auschwitzen edo Treblinkan erahila izan nintekeen .Nire inguruko senideekin ez zen hori gertatu. Garai horretakoa izan arren, hori ezin izan zen nire garaian gertatu. Halere, gertatu zen”.

  • azaroak 13 20:00tan: SHOAH zikloaren barruan AMICAL MAUTHAUSEN taldeko Rosa Toran-ekin solasaldia. “ERREPUBLIKANOAK EREMU NAZIETAN”. Aurretik "Noche y Niebla" Alain Resnais-en dokumentala proiektatuko da.

 

           Aurten 70 urte bete dira faxismoa Estatu espainolean garaitu zenetik. Francori aurre egin zioten 200.000 borrokalari eta beste hainbeste ume, emakume eta adin guztietako zibilak Frantziara ihes egitea lortu zuten.  Bertako gobernuak hainbat konzentrazio esparrutan bildu zuen jendeatza hori. Gurs, Argelés, Saint Cyprien, eta abarretan.

           Urtea bete baino lehen, II. mundu gerra piztu zen eta naziek Frantzia okupatu zuten. Gauzak horrela, hainbat errefuxiatu errepublikanoentzat (anarkistak, komunistak, sozialistak...) fasxismoaren kontrako gerraren beste atal bat hasi zen: Erresistentzia.

           Nazien atzaparretan erori zirenak, borrokalariak izan edo errefuxiatu soilak izan, exterminioko eremuetara  eraman zituzten, bereziki Mauthausenera. Austrian kokatutako eremu horretara eramandako 10.000  errepublikanoetatik ia hiru laurdenak erahilak izan ziren.

           Bizirik irten ziren deportatu batzuk Amical elkartea osatu zuten 1.962an, nazien exterminioko eremuetako irteeran emandako hitza betetzeko: Sekula ez ahaztu han hil zirenak, beti gogoratu han gertatutakoak eta  nazismoari aurre egin, dagoen lekuan dagoela.

---------------------------------------------------------------------------------------------

 

 

 

 

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu