Matadeiko 13. urtemugako komunikaue

Erabiltzailearen aurpegia da hau matadeixe |
2009ko eka. 9a, 11:06

MATADEIXEN 13 URTEZ…

Zenbat da 13 urte? Euli batentzat, izugarri. Zuhaitz batenzat, batez. 13 urtez beste era bateko kulturgiro baten parte direnentzat alde batetik lepo ta bestaldetik, oso gutxi. Emateunez, Azkoittiko Udaletxientzat gexegi ze oindik Matadeixe botatzeko asmotan jarraitze be.

Masaillin garitxo bat daukezunin egunek luze juteie eta zer esanik ez nerabezerun zaudenin. Emateu, Azkoittiko Udaletxie nerabezeruen daola eta bere masail apain makilatuen Matadeixen moroko garitxo zatar bat daukela, ezin duela kalea erten danak muturrrea parre ettexobelako. Hori lotsie, ai ama ridikulo hutse!!!

Alegin ugari egingottu Udaletxik bere garitxo danak makillaje andanakin tapatzeko, azidukin erretzen, Loiolan 5 durokun truke mirarixe billatzen… baiñe alper alperrik, beti nabarmen azalduko da garitxo zaztar hori.

Bittertin garitxo iraultzailik ez du apaingarririk ber, ez da lotsatzen bere izetiez, ez da makillatzen. Garitxuk toki onenin ertzeu gexenetan, danok ikusteko moroko tokixen, baiñe badaki, ixkutuko toki laiotzetan ertetzen. Garitxuk benetaukuk die nahi eo ez nahi.

Kulturie, espektakulu soillekin nahastea gexetan eta hori gure herrixen askotan ikuste deu, bañe guk pertsona danok sortzeko eta adierazteko deuen beharra eta eskubidie bezela ulertze deu. Matadeixe botazeko asmotan ibili da Azkoittiko Udaletxie 13 urte hauetan, baiñe ezingobe sekule bota (eskabadorakin ez behintzet) bertan sortu eta bizi izan ditugun milleka amets. Matadeixe beti hor eongoa, asko gealako beste bizi eredu baten sinesten deunak, gauzek aldatzeko beste ikuspegi bat probatzeko prest gaudenak, ahal bada humorez beteta. Matadeixe bezelako erainkin ear bat ezin da bota, gu bertan gaudelako, bertan bizi gealako, bertan goxatze gealako, bertan jolasten deulako, bertan parre eta near etteulako, bertan haserretzen gealako, bertan ikaste deulako, bertan…. Eraikiñe botaze badigube, beti sortukoa beste lekun bat, lekuie xarmie bertan ibiltze geanok emateixoulako.

ATZEA BETTU TA ABANTARIE HARTU AURREA JUTEKO!!!!!!

13 URTEZ BIZIK, ZUHAITZ ETA EULIXEKIN BATEA.

Bidali:  

Erantzunak

bi | 2009-06-10 : 13:06

earra komunikaue!!! jeje!
gora axkoitiko garitxuek! Azpeitin ere holako garitxuek hartuko genituzke batzuk!
animo zuek!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu