Zine jardunaldiak Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia da hau matadeixe |
2009ko mai. 18a, 10:05



Zine jardunaldixek. MATADEIXEN. Hitzaldiak 20.00etan (Afaimendatxo bat eongo da)

Adituak:

Harkaitz Cano: Zinea, telebista, literatura etabeste zenbait belar funerario. Maiatzak 19

Harkaitz Cano: Zinea, telebista, literatura eta beste zenbait belar funerario. Zuzenbidean lizentziatua, EHUn (Donostian). Lubaki Banda kolektiboaren baitan hasi zuen literatur ibilbidea, 1993an. Harrez gero, narrazioa, ipuingintza eta nobelagintza jorratu ditu. Literatura idazteaz gain, hainbat egunkaritan kolaboratu du, eta irrati zein telebistako gidoigile lanetan ere aritua da. Entseguan, Zinea eta literatura (2008), Ipuingintzan, Neguko Zirkoa (2005); Poesian, Norbait dabil sute-eskaleran (2001); Kronikak, Piano gainean gosaltzen (2000).

Andres Gostin : Begi hiltzailea. Maiatzak 20

Andres Gostin : Begi hiltzailea. Kazetaritzan lizentziatua. Ikus-Entzunezkoen irakaslea HUHEZI fakultatzean, (Mondragon Unibertsitatea). Egunkarian Zine Kritikak idazten zituen.

Maiatzak 21 Osteguna: PERSEPOLIS (Pelixe) 21.30etan Matadeixen

IosuneMuñoz: KOMIKIAK,ANIME ETA FILMEAK: EMAKUMEOK IRUDITAN. Maiatzak 22

. Iosune Muñoz: KOMIKIAK, ANIME ETA FILMEAK: EMAKUMEOK IRUDITAN. Skolastika literatura zerbitzuetako kidea. Jakituna; feminismoaz, emakumeen literaturaz, komikiaz…

Aitor Arregi: ZINEFORAK.Maiatzak 25

Aitor Arregi: ZINEFORAK. Zinema zuzendaria; Ekoizlea, Moriarti Produkzioak S.L-ren sortzailea; Ikus-Entzunezkoen irakaslea HUHEZI, Mondragon Unibertsitatean. Filmografia: Lucio (2007-Dokumentala), Sariak: Filma Dokumental Hoberenaren Goya saria. Cristobal Molón (2006-Animazioa). Glup una aventura sin desperdicio (2004-Animazioa).

JosebaMacias: Amerikalatina eta Zinea: Hegoaldeko begirada berezia. Maiatzak 28

Joseba Macias: Amerika latina eta Zinea: Hegoaldeko begirada berezia. Soziologoa eta kazetaria. EHU-n eta Kubako San Antonio de los Baños nazioarteko zinema eta telebista eskolan irakaslea da. Egin Irratiko zuzendaria izandakoa, Radio Euskadin esataria eta egunkarietako kolaboratzailea. Dokumental egilea: Chocó, una tragedia colombiana edo Cuba es trova. Telebistarako saioak ere egin ditu. "Palestina: el control del pensamiento en los EEUU. liburuaren egilea, Noam Chomskyrekin batera.


Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu