Datorren kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia da hau matadeixe |
2009ko mai. 8a, 11:05

MAIATZAK    15    MATADEIXEN   22,OO etan

                                 * JHONNY ROCK   (Azkoitti)

                                 * DIRTY ACUSTIC BROTHERS  (Arrasate)

Bidali:  

Erantzunak

matadeixe | 2009-05-18 : 09:05

Zine jardunaldixek. MATADEIXEN -----2009 Ordua: 20:00-21:30

Adituak:

Maiatzak 19. Harkaitz Cano: Zinea, telebista, literatura eta beste zenbait belar funerario. Zuzenbidean lizentziatua, EHUn (Donostian). Lubaki Banda kolektiboaren baitan hasi zuen literatur ibilbidea, 1993an. Harrez gero, narrazioa, ipuingintza eta nobelagintza jorratu ditu. Literatura idazteaz gain, hainbat egunkaritan kolaboratu du, eta irrati zein telebistako gidoigile lanetan ere aritua da. Entseguan, Zinea eta literatura (2008), Ipuingintzan, Neguko Zirkoa (2005); Poesian, Norbait dabil sute-eskaleran (2001); Kronikak, Piano gainean gosaltzen (2000).

Maiatzak 20. Andres Gostin : Begi hiltzailea. Kazetaritzan lizentziatua. Ikus-Entzunezkoen irakaslea HUHEZI fakultatzean, (Mondragon Unibertsitatea). Egunkarian Zine Kritikak idazten zituen.

Maiatzak 22. Iosune Muñoz: KOMIKIAK, ANIME ETA FILMEAK: EMAKUMEOK IRUDITAN. Skolastika literatura zerbitzuetako kidea. Jakituna; feminismoaz, emakumeen literaturaz, komikiaz…

Maiatzak 25. Aitor Arregi: ZINEFORAK. Zinema zuzendaria; Ekoizlea, Moriarti Produkzioak S.L-ren sortzailea; Ikus-Entzunezkoen irakaslea HUHEZI, Mondragon Unibertsitatean. Filmografia: Lucio (2007-Dokumentala), Sariak: Filma Dokumental Hoberenaren Goya saria. Cristobal Molón (2006-Animazioa). Glup una aventura sin desperdicio (2004-Animazioa).

Maiatzak 28. Joseba Macias: Amerika latina eta Zinea: Hegoaldeko begirada berezia. Soziologoa eta kazetaria. EHU-n eta Kubako San Antonio de los Baños nazioarteko zinema eta telebista eskolan irakaslea da. Egin Irratiko zuzendaria izandakoa, Radio Euskadin esataria eta egunkarietako kolaboratzailea. Dokumental egilea: Chocó, una tragedia colombiana edo Cuba es trova. Telebistarako saioak ere egin ditu. “Palestina: el control del pensamiento en los EEUU. liburuaren egilea, Noam Chomskyrekin batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu