Urdinduz egitasmorako mila bandera gehiago, Azpeitiko Udalarekin elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2023ko mar. 23a, 12:42

Gizarte Zerbitzuetako lokal berrian eta Azpeitiko Eguzki belardendan izango dira eskuragarri.

Adi azpeitiarrak!

Azpeitiko Udalarekin elkarlanean, Urdinduz egitasmoa babesteko eta girotzeko beste mila bandera atera dira, Azpeitiko leihoak eta balkoiak janzteko.

Gaurtik aurrera jaso daitezke bandera horiek, toki eta ordu hauetan:

  • Eguzki belardendan (Urbitarte, 9 bis), 0930etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
  • Azpeitiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen bulego berrietan (1766ko Matxinada kalea, 2-3), 08:30etik 14:00etara.

Animatu eta urdindu zaitez!

*Oharra: Etxe bakoitzerako bandera bat, mesedez, besteekin pentsatu.