Urdinduz egitasmoaren aurkezpena, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2023ko mar. 9a, 09:44
2019ean Eibarren egin zen Urdinduz egitasmoko irudia.

Autismoaren alde egingo den jaiaren inguruko egitasmoei buruzko informazioa eskainiko dute Sanagustin kulturgunean egingo duten aurkezpenean. 18:00etan izango da hitzordua, Sanagustin kulturgunean.

Marea Urdinak eta Gautenak Urdinduz egitasmoaren aurkezpena egingo du datorren ostegunean, martxoaren 16an. Autismoaren alde egingo den jaiaren inguruko egitasmoei buruzko informazioa eskainiko dute Sanagustin kulturgunean egingo duten aurkezpenean.

18:00etarako jarri dute hitzordua Marea Urdinakoek eta Gautenakoek, eta herritarrei hara joateko deia egin diete. Gainera, aurkezpenaren ostean luntxa izango dela aurreratu dute bi eragileetako kideek.