Marea Urdinaren Korrikako kilometroarean laburpena

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2022ko api. 12a, 20:57

Korrikako 2.078. kilometroa inklusiboa izan zen. Bideo honetan ikus daiteke kilometro horren laburpena.

Joan den astean, Korrikan irten eta inklusioaren Kilometro Urdina lasterka egin genuen Lagun Onaken, Gautenaren eta Marea Urdinaren artean, gizarte inklusibo eta euskaldun baten alde. Tipi-tapa aritu ginen, bakoitza bere erritmoan, baina gelditu gabe. Gogoratu kilometro hori Domusa Teknik 40MLK lasterketaren Mila Urdinaren zati bat izan dela. Mila esker Domusa Tekniki; haiek oparitutako nikiei esker gure kilometroa urdindu genuen.