2021/03/27 - 2021/03/28 08:30

Igeriketa eta ur jarduera egokituentzako ikastaroa

Igeriketa eta ur jarduera egokituentzako ikastaroa
Baigerako aretoa, Azpeitia

Aniztasun funtzionala duten pertsonen monitore eta entrenatzaileei zuzendua.

 


ZERTARAKO IKASTARO HAU?

 

Monitore edo entrenatzaile zaren horrek seguru zure bizitza profesionalean aniztasun funtzionala duen pertsonaren bat zuk emandako igeriketako jardueraren batetan izan duzula.

 

  • Pertsona horrekin nola aktuatu jakin al zenuen?

  • Ze jarduera planteatu jakin al zenuen (egokitua /integratzailea/...)?

  • Ze aniztasun zuen ba al zenekien?

  • Aniztasunaren ezaugarriak ba al zenizkizun?

Seguru galdera hauek izan zenituela (edo izango dituzula) eta normala da. Horregaitik eta gabezia hauei aurre egiteko Marea Urdinatik monitore eta entrenatzaileei zuzendutako ikastaroa planteatzen dugu.

 

Noiz:

  • Martxoak 27 Larunbata (09:00-13:30 eta 15:30-20:00) 9 ordu

  • Martxoak 28 Igandea (10:00-13:30) 3,5 ordu

Non: Azpeitian

  • Teorikoa: Baigerako lokaletan

  • Praktikoa: Azpeitiko igerilekuan

Inpartitzailea: Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa

Prezioa: DOAIN