Eta mundua urdindu zenuten...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Marea Urdina | Gizartea
2020ko api. 7a, 09:43

#Etxetikurdindumundua egitasmoa martxan jarri genuenean, bagenekien ez zirela jendeari ezer eskatzeko garairik onenak, baina inolaz ere ez genuen espero jaso dugun babes argazki eta bideo pila jasotzea; egunak behar izan ditugu horiek ordenatzeko eta horiekin laburpen bideo bat egiteko.

Baina, nola egiten da mila argazkitik gorako laburpen bideo bat? Zoragarriak zarete benetan! Joan den apirilaren 2an etxetik mundua urdintzeko gai izan zineten; beraz, har ezazue bideo hau gure esker on gisa. Mila, mila esker!

OHARRAK: Jaso ditugun bideokin beste bideo-laburpen bat egingo dugu. Ikastetxeek, elkarteek, ludotekek, auzoetako bizilagunek nahiz antzerki taldeek eginiko bideoak, berriz, zuzenean publikatu ditugu. Instagrameko historietan gu etiketatu gaituzuenoi: sentitzen dugu, baina 24 ordutara argazkiak desagertu egin dira, eta ezin izan ditugu gorde.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu