2020/04/02 -

Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna

Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna
Herri osoan, Azpeitia
Datorren Apirilaren 2a Autismoaren Nazioarteko Eguna da eta aurten era oso berezian ospatu beharrean gaude egun hau, denok etxean egongo bait gara. Arazo bat bezala ikusi daitekeena guk abantaila bezala planteatu nahi dugu, etxetik denok famili giroan sentsibilizazio jarduera bat egiteko aukera paregabe bezala. Beraz, Marea Urdinatik #ETXETIKURDINDUMUNDUA egitasmoa proposatzen dizuegu, egun horretako kolorea URDINA izatea etxe/herri/mundu guztian. *Argazki/bideo bat atera eta bidali iezaiguzu gure sare sozialetatik Apirilak 3-a baina lehenago.