Gaur, 'Marea Urdina' filma Soreasu antzokian, doan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Marea Urdina | Gizartea
2019ko urr. 11a, 08:20

Iritsi da eguna, gaur 19:00etan estreinatuko da Azpeitiko Soreasu antzokian 'Marea Urdina' filma eta sarrera doan izango da.

Oraingoan, bi berrikuntza izango ditu filmak:
1. Azpititulatua izango da. Helburua: behar bereziak dituzten pertsonek (entzumen arazoak dituztenek, batik bat) filma ondo ulertzea.
2. Filmak utziko digun emozio zurrunbiloa baretzeko eta irribarre eder batekin bukatzeko, "toma faltsuen" atal bat erantsi diogu. Barre egitea sanoa bada, norbere buruari barre egitea oraindik eta osasungarriagoa delako.

Zatoz Soreasura gaur arratsaldean! 547 eserleku ditugu betetzeko.
Zu ere MAREA URDINA baitzara.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu