Marea Urdina gorria izango da aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Marea Urdina | Gizartea
2019ko ira. 4a, 08:07

Irailaren 7a, zapatua, Duchenne-ren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da. Marea Urdinako kide den Iren (azpeitiarra, 8 urte) nahasmendu horri aurre egiten ari da ausardia handiz.

Marea Urdinatik gure babes osoa eman nahi diogu Ireni eta bere familiari, horretarako gure kolore urdina alde batera utzita eta gorriz jantzita. Bai, gorria delako Duchenne duten pertsonen alde egiteko kolorea, eta gure bailara gorriz piztea nahi dugulako irailaren 7an.

Gorriztatu zaitez zu ere!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu