Marea Urdina Naiz ziurtagiria kaleratu dugu

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 30a, 08:03
Zer da?\ \ Marea Urdinak egiten duen aitorpen edo errekonozimendu bat da.\ \ Nori emango diogu?\ \ Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde egiten duten orori (elkarte/talde/egoitza/denda...), 'Marea Urdina naiz\" eranskailu edo pegatina bat emango diogu bere egoitzaren sarreran jar dezaten.\ ​\ Zer esan nahi du?\ \ Horrela, aniztasunaren lagun direla adieraziko dute, eta behar bereziak dituzten pertsonak aurrez jakingo dute toki horretan ongietorriak direla. Aurrekoaz gain eta errekonozimendu bezala, Marea Urdinetik aniztasunaren lagun izatearen ziurtagiriarekin sarituko ditugu.\ \ Bertan aniztasunaren laguna izateak dakarkien inklusibitatearen dekalogoa zerrendatuta dago, eta ziurtagiriaren jabea, nolabait, hori errespetatzera konprometitzen da.\ \ Zer egin behar da ziurtagiria lortzeko?\ \ Zure elkarte/talde/enpresan ondorengo galdera egin behar duzu: \"Eta gu zer egiteko prest gaude inklusioaren alde?\". Erantzuna aurkitzen duzunean, jar zaitez gurekin kontaktuan.