Marea Urdina egitasmoaren balantze ekonomikoa

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2019ko mar. 22a, 12:24

Gardentasunez jokatu dugu iraganean eta horrela jarraitzea da gure helburua. 2018ko Marea Urdina ekarpen ekonomiko pribatuei esker izan zen posible eta ekarpen horiek non eta nola erabili diren bailarari azaltzea zilegi eta beharrezkoa dela iruditzen zaigu.

Diruaren jabetza

Diru soberakin honen jabetza Marea Urdina Elkartearena izatera pasatu da, eta elkartearen izenean horretarako ireki den kontu korronte batera trasnferitu dira fondo guztiak.

Non gastatuko dugu diru guztia?

>Gure bailaran aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde egingo den edozein jardueratan inbertituko dugu diru hau, herritik jaso genuena herriarentzat izango da, eta Marea Urdina Elkarteko talde eragileak izango du horretarako ahalmena.

Eskertza

"Zertan lagundu dezaket?" galdera eginez gerturatzen zaigun orori "zer dakizu egiten?" galderarekin erantzuten diogu beti.

Horrela, Azkoitiko CaixaBank-ek egiten dakienean lagunduko dio Marea Urdinari eta komisiorik gabeko zerbitzua emango digu.

Marea Urdinetik, eskerrik asko, zuek ere URDINAK zarete!