Ikusgai da Marea Urdinaren dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina | Kirolak | Lotura
2018-08-03 09:35

Ohore bat da guretzat Marea Urdinaren dokumentala aurkeztea. 70 igerilarik baino gehiagok egin zuten zeharkaldi osoa erreleboka, eta ia 400 igerilarik lagundu ziguten Deba, Zumaia, Zarautz eta Donostiako zeharkaldi herrikoietan.

Honen guztiaren lekuko izatera eta laguntzera milaka jende gerturatu zen Gipuzkoako kostaldera, oinez, kotxez, piraguan, padelean, itsasontzian, hondartzetan… Mila esker, guztioi, bihotz-bihotzez.

Zeharkaldiaren grabaketa bi helburu nagusirekin egin dugu:

1. Alde batetik igeri egin duzuenoi eta bestetik urte osoan zehar lagundu eta babesa eman diguzuen guztioi esker ona adierazteko era bat da.

2. Zeharkaldian bizi izan genituen momentu zoragarriak betirako gorde, bertan egon zirenek bergogorazi ditzaten eta ezin izan zutenek egon, guk bizi izan genituen sentipen eta emozioen zatitxo bat biziaraztea.

Besterik gabe, gozatu ezazu guretzat altxor bat den bideo-dokumental hau. Marea Urdina denok egin baitugu, Marea Urdina denok baikara.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa