Uztailean egitekoa den itsas zeharkaldiko mila guztiak saldu ditu Marea Urdinak dagoeneko. Azpeitia-Azkoitian abiatutako autismoaren aldeko egitasmoren helburua da gizartea autismoa duten pertsonen inguruan sensibilizatzea, eta horretarako Gipuzkoako kosta osoa igerian zeharkatzea. Olatua handi bihurtu da, eta uste baino indartsuago dator. \
\
Zerbait originala egite aldera, 34 itsas milatan zatitu genuen Marea Urdinaren zeharkaldia, eta \"simbolikoki\" salgai jarri genituen mila horiek. Hainbat kuadrillek, ikastetxeek, andereƱoek, parkeetako aita-amek, Gabonetan kantuan irtendako lagunek... erosi dituzte Marea Urdinaren milak. \
\
Ametsetan ere ez genuen imaginatuko mila guztiak salduko genituela apirilerako! Mila mila esker gugan jarri duzuen konfidantzagaitik! Zoragarriak zarete! Zuek ere urdin!