Marea Urdinaren aldeko kontzertu solidarioa, ostiralean Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2018ko api. 16a, 22:47
Datorren ostiralean, apirilak 20, 20:00etan hasita, Donostiako Kamerata eta Konboak eta Azkoitiko Bizkargi abesbatzak maiatzean Herbeheretan ospatuko den Musikari Gazteen Jaialdirako elkarlanean prestatu duten egitaraua aurkeztuko dute Azkoitiko Baztartxo antzokian.\ \ Kontzertuan jasotzen den diru guztia autismoaren aldeko Marea Urdina egitasmoari dohaintzan emango zaio.\ Amaieran, Marea Urdina musika taldeak zuzenean bere abestia eskainiko du, eskerrak emanez.\ \ Mila, mila esker Bizkargi Musika eta Dantza Eskolari! Zuek ere URDINAK ZARETE!\ \ PD: Azkoitiarrak ez zaretenok ere gonbidatuta zaudete! Animatu!