Kalte ekonomikoei erantzuteko erakundeek martxan jarriko dituzten dirulaguntzen kudeaketan lagunduko du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | Ekonomia
2020ko mar. 18a, 13:49

Covid-19 birusak eragindako kalte ekonomikoei erantzuteko instituzio publiko ezberdinen diru laguntzen gestioan lagunduko du Iraurgi Berritzenek

Espainiako Gobernuak alerta egoera deklaratu ondoren, COVID-19 gaitzak eragindako ondorioak konpentsatzeko hainbat dirulaguntza lerro jarriko dituzte martxan Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste erakunde batzuek.

Horren aurrean, Iraurgi Berritzen garapen agentziak dirulaguntza deialdien berri emango du horiek argitaratu bezain laster. Horretarako, agentziak martxan dituen komunikazio kanalak eta lankidetza sareak erabiliko ditu.

Dirulaguntza horien kudeaketarako edo beste edozein argibidetarako hainbat bide ditu Iraurgi Berritzenek: 943-85 11 00 arreta telefonoa eta 'info@iraurgiberritzen.eus' e-posta helbidea. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eskaintzen du zerbitzua garapen agentziak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu