Irekita dago Bidelan programan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2019ko aza. 7a, 12:14

Azaroaren 18tik 26ra bitartean Bidelan programa gauzatuko du Iraurgi Berritzenen enplegu arloak, eta irekita dago bertan izena emateko epea. Bereziki emakumeei zuzenduta dago programa.

Coaching teknikaren bitartez, Bidelan programan parte hartuko dutenek hainbat dinamika egingo dituzte beren gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Bestalde, eskualdeko hainbat sektoretako profesionalen bisitak ere izango dira bertan (Ekintzailetza, 1.sektorea, Industria eta Menpekotasuna - 3. adina), eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko ditu bertan.

Azaroaren 18tik 26ra izango da Bidelan programa, eta dagoeneko irekita dago bertan izena emateko epea.

Honako lotura honetan aurkitu daiteke programaren inguruko informazio gehiago.