Negozio berri bat zabaldu nahi duten ekintzaileentzat bi ikastaro antolatu ditu Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | Ekonomia
2019ko aza. 6a, 14:57

Lanzituz programaren bidez antolatu ditu seina eguneko bi ikastaroak. Lehena azaroan izango da, enpresek ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituzten betebeharrez-eta izango dira saioak. Bigarrena abenduan egingo dute, eta enpresek sustapenerako balia ditzaketen on line erremintak ezagutzeko aukera izango dute ekintzaileek, baita sare sozialak ere.

Negozio berri bat zabaldu nahi duten ekintzaileei zuzendutako bi formakuntza saio antolatu ditu Iraurgi Berritzen garapen agentziak Lanzituz programaren bitartez. Lehen ikastaroa azaroan izango da, eta enpresa berri horrek ogasunarekin dituzten betebeharrak zeintzuk diren eta hiruhileko bakoitzeko aitorpenak nola egin beharko dituzten ikasi ahal izango dute parte-hartzaileek, baita Gizarte Segurantzan dituen estaldurak zeintzuk diren ere. Saioak azaroaren 18an, 19an, 20an, 25ean, 26an eta 27an izango dira, 09:30etik 13:30era bitartean.

Bigarren ikastaroa, berriz, abenduan egingo dute, eta enpresa ezagutarazteko eta sustatzeko doako on line erremintak ezagutzeko aukera izango dute ekintzaileek, hala nola Canva, Mailchimp eta Google My Business. Gainera, sare sozialek ere izango dute lekua abenduaren 2an, 3an, 4an, 9an, 10ean eta 11n egingo dituzten saioetan. Iraurgi Berritzeneko webgunean eskura daiteke bi ikastaroen gaineko informazio guztia.

Lanzituz programak langabezian dauden herritarrak lan munduan txertatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarri hartuta eta ekintzailetasuna sustatuta. Programaren inguruko xehetasun edo informazio gehiago jaso nahi duenak 943-85 11 00 telefono zenbakira deitu dezake edota ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzi. Egitasmoa Europako Funts Sozialak finantzatu du, eta ondorengo erakundeek hartuko dute parte: Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak, Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak eta Euskadiko CCOO sindikatuak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu