Bidelan programan izena emateko epea ireki du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2019ko mai. 17a, 11:52

Egitasmoaren aldi berria maiatzaren 27tik ekainaren 4ra izango da eta bereziki emakumeei zuzenduta egongo da.

Maiatzaren 27tik ekainaren 4ra bitartean egingo da Iraurgi Berritzeneko Enplegu arloak bideratzen duen Bidelan programaren ekitaldi berria. Langabezian dagoen pertsona bakoitzari prestakuntza eta lanerako bide berriak sortzen laguntzea da Bidelanen xede nagusia, bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuz, eta Urola Erdiko lan, prestakuntza aukerak eta eskaintzak aztertuz. Egitasmoaren ekitaldi hau, gainera, bereziki emakumeei zuzenduta egongo da.

Coaching teknika erabiliz, partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko hainbat ariketa egingo dituzte. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdinetako profesionalen bisitak ere izango ditugu (ekintzailetza, elikagaien manipulazioa eta garraioa, industria eta menpekotasuna, adinekoak), eta bakoitzak bere arloko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.

Bidelanen datozen saioetan parte hartzeko izen-ematea irekita dago. Parte hartu nahi dutenek informazio gehiago lor dezakete 943-85 11 00 telefonora deituta, eta ondorengo estekan.