Turismo teknikari lanpostua betetzeko deialdia egin du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2019ko ots. 6a, 13:52

Lanpostuaren funtzesko eginbeharra Loiolako Santutegiaren inguruan kokatzen den eskualdeko Turismo Bulegoaren kudeaketaren ardura hartzea izango da. Hainbat baldintza bete behar dira lehiaketa-oposaketa irekira aurkezteko.

Iraurgi Lantzen SAren Administrazio Kontseiluak lehiaketa-oposaketa ireki bidez, turismo teknikari lanpostua betetzeko deialdia ireki du.

Lanpostuaren funtzesko eginbeharra Loiolako Santutegiaren inguruan kokatzen den eskualdeko Turismo Bulegoaren kudeaketaren ardura hartzea izango da, Urola Erdia eskualdeko turismo jardueraren sustapena eta dinamizazioa bultzatzeko helburuz.

Besteak beste, honako hauek dira deialdian parte hartzeko baldintzak:

  • Turismo graduari dagokion unibertsitate titulua izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea edo Turismo graduaren baliokideren bat izatea –Turismo diplomatura edo turismo enpresetako eta jardueretako teknikaria (TEJT-TEAT)–. Atzerriko tituluak badira, haren homologazioa bermatzen duen agiria izatea.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1 maila ertaina izatea frantsesean eta ingelesean – bestela, titulazio baliokidea–, eta euskarako 3. hizkuntz eskakizuna –EGA– edo baliokidea izatea.
  • B gidabaimena izatea.

Deialdiaren oinarriak eta hautaketa prozesuaren gaineko xehetasunak 2019ko urtarrilaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, eta horrez gain, Urolanprest eskualdeko enplegu gunearen webgunean ere egun horretan ere argitaratuta dago.